Velazquez artista ezagutzen duzue ezta? Eta bere menina koadroa? Seguru aski baietz. Gauza da, Bilboko kale batean Velazquez koadroaren bost meninak eskultura moduan jarri zituztela, osatzen zuten estanpa oso bitxia zenenez, argazki bat atera nien eta argazki horren bertsioak egiten hasi nintzen. Hona hemen bost eskulturen argazkia:
Meninak Bilbon |
Hasiera batean zirriborro sinple bat egin nion, soilik eskulturen ingerada seinalatzen eta detaile sinple batzuk eginez:
Lehen zirriborroa |
Hurrengo batean, lehenengo zirriborroa baino detaile gehiago zituen hurrengo bat egin nuen, koloretako arkatzekin margotuz.
Zirriborroa koloretako arkatzekin margotuta |
Ondoren, paperetik altxatzen diren meninak egin nituen. Horretarako kartoi batean eskulturen forma marraztu nuen. Moztu eta gero, apaintzeari ekin nion. Aldizkariekin, kotoi edo oihalak erabiliz guztiak forratu nituen. Base batean eusteko, atzekaldean kartoi zati bat itsatsi nien.
Kartoizko meninak |
Azkenik, hiru dimentsiotako meninak egitea pentsatu nuen. Hala ere, bertsio ezberdin bat egitea ausartu nintzen, eta meninei forma aldatu nien. Plastilina erabiliz, oso dotore ziren panpin batzuk egin nituen. Prozesua honako hau izan zen:
Lehenik eta behin kartoian eskulturen forma marraztu nuen. Ondoren plastilina erabiliz, kartoia guztiz estali nuen eta zotzak erabili nituen besoak eta lepoa egiteko. Guztiei koloretako kamisetak egin nien eta osagarriak eransteko aldizkariak erabili nituen. Hona hemen lortu nuen emaitza:
Hiru dimentsiotako meninak |
Agur bero bat! Hurrengora arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario