lunes, 31 de octubre de 2011

Lorontzi originala

Egunon lagunok!

Gustatu zitzaizuen aurreko sarreran aurkeztu nizuen teknika izugarri hori ezta? Ikaragarria da pintura batzuekin espresatu al dena! Zoritxarrez ,teknika hori oraindik ez dago guztiz onartua, askok ez dute begi onez ikusten gorputz biluzi bat erakustearen ideia.
Hau utzita, gure gaurko lanari ekingo diogu. Sarrera honetan ideia oso erakargarria eta originala ekartzen dut eta gainera egiteko oso erraza dena. Zurezko eskalapoi zahar bat loreontzi original eta moderno batean bihurtuko dugu. Sinestezina ezta?  Jarrai nazazue.

Eskulan hau egiteko zailena dena zurezko eskalapoi bat aurkitzea izango da. Baina tira, hau aurkitu ondoren eskulana eginda dago.

Erabiliko dugun materiala honako hau izango da:

       -        Zurezko eskalapoi bat
-          Lixa
-          Pintura
-          Uretan disolbatzen ez den pintura
-          Hormari eusteko kako bat
Hona hemen pauso sinple batzuk:
Eskalapoia zaharra denez lixatu egin beharko dugu, beraz lixa erabiliz, eskalapoiaren inperfekzio guztiak ezabatuko ditugu. Geroxeago, lixak utzitako hautsa kentzeko zapi bat erabiliko dugu.
Ondoren, eskalapoiaren barruko aldea (loreen urarekin kontaktuan egongo den aldea) uretan disolbatzen ez den pintura batekin estaltzea komenigarria izango da, bestela egun gutxitan pintura desagertuko da. Geroxeago, kanpoko aldea margotuko dugu, horretarako gustuko dugun kolore bat aukeratuko dugu, (ni neu kolore bizi bat aukeratuko nuke). Aukeraketa hau egin aurretik, gure lorontzia etxe barruan edo kanpokoan kokatuko den erabaki beharko da, kanpoak koka izatekotan, urarekin disolbatzen ez den pintura batekin margotu behar dugulako.

Pintura lehortu ostean, gure lorontziaren gainazala berriz ere lixatuko dugu, akabera atsegin eta leun bat lortzeko, baina horrek pintura desagertzea ekarriko du, horregatik, beste pintura kapa bat ematea beharrezkoa izango da. Guztiz lehortuta egotean, lorontziaren atzealdean kako bat ipiniko dugu eta edozein tokian kokatzeko prest egongo da. Falta den azkeneko gauza loreak dira, beraz, joan zaitez lore polit batzuk erostera!

Posiblea ez zela uste zenuten ezta? Ba ez, egia dela frogatu duzue, beraz, zapata bat izanez gero, dudarik ez izan, lorontzi bat egin esazue!
Zapata batekin egindako lorontzia
Hurrengora arte eskulangileok!

domingo, 30 de octubre de 2011

Body painting: Diseinua, artea eta moda

Arratsaldeon Lagunok!
Pasaden sarreran esan nuen bezalaxe, eskulanak eta artearen kultura tartekatuko ditugu, beraz aurreko egunean belak eusteko ontzi horiek egin genituenez  gaur kultura apur bat ikusiko dugu, guztiz interesgarria benetan.
Inoiz entzun ahal duzue body paint teknikari buruz? Ziur nago baietz, hala ere, gaur teknika horretan murgilduko zaituztet. Prest? Hor doa.

Gorputz pintura edo body paint bezala ere ezagutzen dena, larruan aplikatutako pintura da eta adierazteko eta espresatzeko modu bat bezala kontsideratzen da, izan ere, gure arbasoek haien gorputzak pintatu egiten zituzten sentitzen zutena adierazteko modu bakarra zelako. Historiaurreko gizakiak haien gorputza koloreztatzeko hainbat pigmentu erabili eta aurkitu zituen: animalien odola, lurraren kolorea, ikatza, klariona…  Haien gorputza pintatuz, tribuak bereizteaz gain ehizan presengandik kamuflatzeko erabiltzen zituzten.

Historiaurrea alde batera utziz, gaur egun body painting artea bilakatu da, biluzik dagoen gorputz bat artea adierazteko modu interesgarri batean bihurtzen da. Batzuen ustez ere bizitzeko era bat da. Arte estilo honek berrikuntzarekin eta askapen mental eta korporalarekin lotuta dago. Body painting teknikaren bidez biluzik dagoen gorputz batek mezu bat transmititzen duen artelan batean bilakatzen da.
Teknika honetan hainbat pigmentu eta sustantzia erabiltzen dira, hala nola, henna, margo naturalak, uretan disolbatuta dagoen gorputz makillajea. Erabiltzen diren koloreak kalkula ezinak dira eta formak artistak erabakitakoak izaten dira, hala ere, modeloaren gorputza kontuan hartu behar da.

Gaur egun body painting teknika bultzatzen duten hainbat jaialdi, Belgikan edota Austrian “World bodypainting festival” deritzona.
Hona hemen body painting teknika erabiliz margotutako gorputz batzuk:
Gorputza artelana bilakatuz

Teknika honekin asko gozatu duzuela ziur nago. Beste batzuk ezagutzeko irrikan? Nire bloga jarrai ezazue. Hurrengora arte!

miércoles, 26 de octubre de 2011

Belak eusteko ontzi apaingarriak

Kaixo eskulangileok!
Gustatu zitzaizuen pasaden sarreran aurkeztu nizuen artista famatuaren obrak ?Ziur nago baietz. Pertsonalki artista hori asko jarraitzen dut eta egiten diruen obrak benetan lilugarriak dira, horregatik zuei aurkezteko gogoa nuen.
Hasiera batean bitakora honen edukia eskulanen azalpenak izango ziren, baina nire ustez ideia oso ona da artista ezberdinei buruzko sarrerak egitea,  guztion artean arte mundua pixkanaka pixkanaka ezagutzen joateko eta batez ere gozatzeko. Beraz,ondo iruditzen bazaizue eskulanak eta arte kultura tartekatu ditugu, betiere forma dibertigarri batean planteatuta.
Hau esanda, gaurko eskulanari ekingo diogu:
Ezagutzen dituzue 20ko aleetan saltzen diren bela txiki eta borobilak? Seguru asko etxean horrelako asko dituzue, afari erromantikoetan mahaia apaintzeko edo beharbada soilik gure logelak argitzeko. Bai ezta? Baina kontua da askotan bela eusteko lekua ez dugula, horregatik arazo hori konponduko dugu gaurko sarreran. Gaur ere egingo dugunaren bi eredu ekartzen ditut, oso sinpleak, politak eta gainera aldi berean originalak dira, biak hareez eginda egongo direlako.
Hona hemen lehenengo eredua. Erabiliko dugun materiala hurrengokoa da:
-          Harea
-          Kola
-          Molde bezala erabiliko dugun baso bat
-          Bela bat
-          Apaintzeko zinta
Prozesua oso sinplea da, jarrai nazazue:
Molde moduan erabili nahi dugun plastikozko edalontzia hartuko dugu. Ondoren harea eta kola nahastuz ore homogeneo bat lortuko dugu. Area busti eta heze egongo balitz moduan geratu behar da, beraz kola gehiago gehituko da lortu nahi dugun itxura hori izan arte.
Nahi dugun nahaste homogeneoa lortu ondoren, beste ontzi baten laguntzaz, presioa egingo dugu harea trinkotzeko eta partikulen artean airea desagertzeko. Ondoren, nahasketaren gainean bela sartuko dugu bere forma gelditzeko. Hau egin eta gero harea nahastea moldetik aterako dugu eta egun batez lehortzen uztea beharrezkoa da. Azkenik, behin sikatuta, zinta batekin apainduta oso polita geratuko da eta orain bai, bela sartzeko prest egongo da.
Horrelako itxura bat geldituko da.
Belak eusteko hareazko ontziak
Denbora galdu gabe, goazen bigarren diseinura!
Eskulan honetan ere harea erabiliko dugu gure diseinurako baina beste material bat gehituko diogu, guztiz apaingarria eta originala dena; maskorrak. Udan askotan hondartzan paseatzen den bitartean maskorrak oskolak edota harritxoak biltzen ditugu oroigarri bezala etxera eramateko, baina askotan ez dakigu zer egin bildutako harritxoekin. Horregatik eskulan honetan maskor horiei erabilera bat emango da. Jakin nahi duzue zertan ari naizen? Adi egon!
Ondorengo hauek dira erabiliko ditugun materialak:
-          Maskorrak
-          Harea
-          Beirazko ontzia
-          Kola
-          Pintzela
-           Bela
Pausoak oso errazak dira:
Gure bela eusteko erabiliko dugun beirazko ontzia aukeratu ondoren, kolaren laguntzaz maskorrak itsatsiko ditugu inguruan. (Aholku gisa, ideia ona izango litzateke une bateko kola erabiltzea, horrela maskorrak modu errazago batean itsatsiko dira). Maskor guztiak itsatsi ondoren, ontzian geratu diren espazioak estaltzeko harea erabiliko dugu, horretarako kola botako dugu pintzel batekin eta harea hautseztatzen joango gara. Eta buala!
Maskorrak erabilita bela eusteko ontzi originala
Zein izan da gehien gustatu zaizuen gehiena? Edo biak izan dira?
Hurrengora arte lagunok! Zintxoak izan!

martes, 25 de octubre de 2011

Kultura apur bat

Arratsaldeon eskulangileok!
Ikasten jarraitzeko prest ezta? Hori espero dut. Gainera gaur sarrera berezi bat egingo dugu, gure eskulanak alde batera utziko ditugu arte munduan artista oso famatu eta ikaragarri  bat aurkezteko, agian ezaguna izango da zuentzat, baina horrela izatekotan ere berari dedikatutako sarrera izango da.
Artista Julian Breveer du izena eta britaniarra da. Bere material bakarra klariona izanik, izugarrizko marrazkiak egiten ditu edozein espaloietan. Anamorfosis izeneko metodoa erabiliz hiru dimentsiotako irudiak marrazten ditu ilusio optikoak sorrarazten dituztenak. Metodo horren bitartez artista mundu osoan ezagutua izan da. Metodo hau perspektiba efektu bat  eta obra  ikusten duenak puntu zehatz batean kokatu behar da irudiari zentzua emateko eta modu argi batean ikusteko. Puntu horretatik kanpo begiratuta, irudiak duen zentzu guztia galdu egiten da. Hori da metodo honen gakoa, puntu magiko eta zehatz hori alegia.
Bide batez, badakizue zertan datzan Julian Breveerren irudiak sorrarazten duen ilusio optiko hori?  Saiatuko gara hitzez hitz azaltzen:
lusioa sentimenez hautematen denaren interpretazio okerra da. Optikoa aldiz, ikusmenari edo optikari dagokiona. Beraz, ilusio optikoa irudimenari gogoko den zerbait lortzeko gura edo itxaropen bizia. Hau da, ikusmenaren edozein ilusioa zeinak errealitate okerra ikustea eragiten digun. Hau da artista honen irudiak sorrarazten duten efektua. Interesgarria eta aldi berean zaila dena.
Horrenbestez, beste artista famatuen obren horma irudiak eta replikak egiten ditu. Batez ere, marketing eta publizitate kontuetan aritzen da horma irudiak egiten eta hainbat herrialdeetan lanean aritu da.

Hona hemen bere irudi bat, guztiz ikaragarria da, itsas txakurra espaloi azpitik aterako dela dirudi. Izugarria benetan!
Itsas txakurra espaloitik ateratzen

Beno lagunok Julian Breveerren beste obra batekin uzten dizuet.
Benetazko iturria, hodiak eta guzti
Hurrengora arte lagunok! Eta ez ahaztu: Eskuak landu!


domingo, 23 de octubre de 2011

Lapitzero apaingarriak!

Kaixo eskulangileok!
Aurreko sarreran jakinarazi nizuen moduan, maila erraz batekin hasiko gara, guztiok eskulana jarrai dezagun eta inork galdu ez dadin.  Horregatik, gaur ekarri dudan eskulana oso sinplea da eta imajinazio mundu honi hasiera emateko guztiz aproposa da. Hala ere, erraza izateak ez du esan nahi polita edota erabilgarria ez denik.  Gainera,  eskulanaren bi bertsio prestatu ditut gauza bera egiteko ideia eta modu desberdinak daudela erakusteko eta gustukoena aukeratzeko.
Hona hemen gure eskulana asmatzeko pista batzuk: oso erabilgarria da, gure eskolako materiala gordetzen laguntzen gaitu eta gainera oso apaingarria izan daiteke. Badakizue  zertan ari naizen?  Birziklatutako lapitzero bat da. Birziklatuta dela azpimarratzen dut, margotzen ez duten errotulki eta boligrafoak erabiliko ditugulako.
Eskulan hau egiteko behar ditugun materialak honakoak dira:
-          Lata bat
-          Kola beroa, pistola bat erabiliz
-          Margotzen ez duten errotulki edo boligrafo zaharrak
-          Zinta (apaintzeko)
Prozesua hiru pauso sinpleetan egingo dugu.
1-  Erabilitako lata hartuko dugu eta bere ingurunean boligrafo eta errotulkiak  itsatsiko ditugu bata bestearen alboan kola beroa duen pistolarekin.
2-  Guztiak itsatsi eta gero kola ondo sikatu behar da. Pare bat minutu pasa ondoren, zinta bat erabiliko dugu lata guztia inguratzeko.
3-  Azkenik lataren aurreko partean zintaren gainean lazotsu bat jarriko diogu apaingarri gisa. Eta buala!

Lapitzero sinplea

Gustatu al zaizue? Erraza baina aldi berean guztiz erabilgarria ezta? Goazen bigarren diseinura!
Ondoren azalduko dudana pixka bat konplexuagoa da, klaseko materiala gordetzeko eta ez galtzeko edukiontzi bat egingo dugu. Aurrekoa eskulanaren antzera izango da baina lata bat erabili beharrean sei lata erabiliko ditugu. Modu horretan material guztia primeran gordeta egongo da. Ekingo diogu lanari!
Erabiliko dugun materiala hurrengokoa izango da:
-          Tamaina bereko 6 lata
-          Etxean aurkitzen ditugun kolorezko paperak edo oihalak
-          Kola eta kola beroa
-          Artaziak
Jarraitu behar ditugun pausoak hauexek dira:
1-  Etxean dauden paper zatiak edo ehunak hartuko ditugu eta hauekin latak forratuko ditugu. (Aukeratu kolore biziko paperak edo ehunak, horrela erabilgarria izateaz gain guztiz apaingarria izango da gure edukiontzia!)

2- Pentsatu zein forma izango duen zuen edukiontzia eta horren arabera kola beroaren laguntzarekin itsatsi itzazue. Gomendio bat: Ni neu piramide formako edukiontzia egingo nuke, azpiko lerroan 3 lata itsatsiz, bigarrenean bi eta goialdean lata bakarra).
Horrelako zerbait atera beharko litzateke. Polita benetan!
Konplexuagoa den edukiontzia


Espero dut eskulan guzti hauek zuen gustukoak izatea eta hurrengo eskulanaren zain egotea. Hala ere, zuen kabuz lana aurreratu nahi baduzue blog aren eskumaldean,  “ezinbestekoak” izeneko kutxatilan, zenbait web orri dituzue eskulanak pausuz pauso azaltzen dituztenak.

Zintxoak izan. Hurrengora arte!!





lunes, 17 de octubre de 2011

Bitakoraren zergatia!


Nire buruaren aurkezpenean aipatu dudan bezala betidanik eskulanak egitea biziki gustuko dut eta horregatik asko gustatuko litzaidake urte guzti hauetan bildu dudan jakintza eta eskulan guztiak, zuokin konpartitzea eta ni neu ere ikasten jarraitzea besteon iritziak eta proposamenak ezagutuz.
Horrenbestez, bitakora honen bitartez lortu nahi dudana birziklapena sustatzea da. Hau da, askotan pentsatu egiten da eskulan polit bat egiteko kriston materiala erabili behar dela edo materiala erosi behar dela, baina hori ez da guk hemen jarraituko dugun ideia. Proposatuko ditudan eskulanetarako nahikoa da material egokia eta buruari eragitea. Horixe bera da bidali nahi dudan mezua. Horregatik material birziklatuekin arituko gara gehienetan, etxean traba egiten dituzten materialei etekin guztia aterako diegu eskulan apaingarri, erabilgarri eta polit bat bihurtzeko.
Eskulanak askotarikoak izango dira, hasierakoak batez ere umeentzat zuzendutakoak dira, nahiko sinpleak eta errazak baina guztiok egiteko aproposak direnak, baina eguneratzen noan bitartean eta trebeak bihurtzen zareten einean konplexuagoak bihurtuko dira.
Zuen lehen lana hau izango da: pentsa eta bila ezazue etxean birziklatzeko duzuen material guztiak eta saia zaitezte erabilgarritasuna bilatzen. Dibertigarria benetan ezta?  Buruari eragin neska eta mutilok!

Hona hemen bi eskulan:

Aldizkariak biltzeko saskia guztiz erabilgarria

Eskulan erraza eta apaingarria

Ni neu

KAIXO ESKULANGILEOK:)

Eskulanekin jotake hasi baino lehen, nire burua aurkeztea beharrezkoa ikusten dut zertxobait ezagun nazazuen.  Karmele dut izena eta orain dela hemeretzi urte jaio nintzen Bizkaiko herri polit batean, Plentzian.  Betidanik irakaslea izatea gustuko izan dut horregatik oso txikitatik magisteritza ikasiko nuela argi neukan. Bigarren mailan nago jadanik Leioako magisteritza eskolan eta ikasketak primeran ari dira. Gainera, arratsaldez lehen eta bigarren hezkuntzako umeei klase partikularrak ematen dizkiet.
Denbora librean patinatzea, mendira joatea, musika entzutea, igeri egitea eta horrelako aktibitateak gustuko ditut. Horien bitartez deskonektatzen dudalako eta aldi berean naturaz disfrutatzen dudalako. Horrenbestez, lagunekin egotea asko gustatzen zait eta etxean nagoenean pastelak egitea eta batez ere eskulanak egitea pilo bat gustatzen zait.  Txikitatik “Art attack” eta horrelako programak interes askorekin behatzen nituen eta detaile guztiekin geratzen nintzen.
Urte guzti hauetan bildu dudan ezagutza guztiak eta eskulan guztiak zuekin konpartitzeko gogotsu nabil. Prest al zaudete? Jarrai nazazue.