domingo, 23 de octubre de 2011

Lapitzero apaingarriak!

Kaixo eskulangileok!
Aurreko sarreran jakinarazi nizuen moduan, maila erraz batekin hasiko gara, guztiok eskulana jarrai dezagun eta inork galdu ez dadin.  Horregatik, gaur ekarri dudan eskulana oso sinplea da eta imajinazio mundu honi hasiera emateko guztiz aproposa da. Hala ere, erraza izateak ez du esan nahi polita edota erabilgarria ez denik.  Gainera,  eskulanaren bi bertsio prestatu ditut gauza bera egiteko ideia eta modu desberdinak daudela erakusteko eta gustukoena aukeratzeko.
Hona hemen gure eskulana asmatzeko pista batzuk: oso erabilgarria da, gure eskolako materiala gordetzen laguntzen gaitu eta gainera oso apaingarria izan daiteke. Badakizue  zertan ari naizen?  Birziklatutako lapitzero bat da. Birziklatuta dela azpimarratzen dut, margotzen ez duten errotulki eta boligrafoak erabiliko ditugulako.
Eskulan hau egiteko behar ditugun materialak honakoak dira:
-          Lata bat
-          Kola beroa, pistola bat erabiliz
-          Margotzen ez duten errotulki edo boligrafo zaharrak
-          Zinta (apaintzeko)
Prozesua hiru pauso sinpleetan egingo dugu.
1-  Erabilitako lata hartuko dugu eta bere ingurunean boligrafo eta errotulkiak  itsatsiko ditugu bata bestearen alboan kola beroa duen pistolarekin.
2-  Guztiak itsatsi eta gero kola ondo sikatu behar da. Pare bat minutu pasa ondoren, zinta bat erabiliko dugu lata guztia inguratzeko.
3-  Azkenik lataren aurreko partean zintaren gainean lazotsu bat jarriko diogu apaingarri gisa. Eta buala!

Lapitzero sinplea

Gustatu al zaizue? Erraza baina aldi berean guztiz erabilgarria ezta? Goazen bigarren diseinura!
Ondoren azalduko dudana pixka bat konplexuagoa da, klaseko materiala gordetzeko eta ez galtzeko edukiontzi bat egingo dugu. Aurrekoa eskulanaren antzera izango da baina lata bat erabili beharrean sei lata erabiliko ditugu. Modu horretan material guztia primeran gordeta egongo da. Ekingo diogu lanari!
Erabiliko dugun materiala hurrengokoa izango da:
-          Tamaina bereko 6 lata
-          Etxean aurkitzen ditugun kolorezko paperak edo oihalak
-          Kola eta kola beroa
-          Artaziak
Jarraitu behar ditugun pausoak hauexek dira:
1-  Etxean dauden paper zatiak edo ehunak hartuko ditugu eta hauekin latak forratuko ditugu. (Aukeratu kolore biziko paperak edo ehunak, horrela erabilgarria izateaz gain guztiz apaingarria izango da gure edukiontzia!)

2- Pentsatu zein forma izango duen zuen edukiontzia eta horren arabera kola beroaren laguntzarekin itsatsi itzazue. Gomendio bat: Ni neu piramide formako edukiontzia egingo nuke, azpiko lerroan 3 lata itsatsiz, bigarrenean bi eta goialdean lata bakarra).
Horrelako zerbait atera beharko litzateke. Polita benetan!
Konplexuagoa den edukiontzia


Espero dut eskulan guzti hauek zuen gustukoak izatea eta hurrengo eskulanaren zain egotea. Hala ere, zuen kabuz lana aurreratu nahi baduzue blog aren eskumaldean,  “ezinbestekoak” izeneko kutxatilan, zenbait web orri dituzue eskulanak pausuz pauso azaltzen dituztenak.

Zintxoak izan. Hurrengora arte!!





No hay comentarios:

Publicar un comentario