miércoles, 26 de octubre de 2011

Belak eusteko ontzi apaingarriak

Kaixo eskulangileok!
Gustatu zitzaizuen pasaden sarreran aurkeztu nizuen artista famatuaren obrak ?Ziur nago baietz. Pertsonalki artista hori asko jarraitzen dut eta egiten diruen obrak benetan lilugarriak dira, horregatik zuei aurkezteko gogoa nuen.
Hasiera batean bitakora honen edukia eskulanen azalpenak izango ziren, baina nire ustez ideia oso ona da artista ezberdinei buruzko sarrerak egitea,  guztion artean arte mundua pixkanaka pixkanaka ezagutzen joateko eta batez ere gozatzeko. Beraz,ondo iruditzen bazaizue eskulanak eta arte kultura tartekatu ditugu, betiere forma dibertigarri batean planteatuta.
Hau esanda, gaurko eskulanari ekingo diogu:
Ezagutzen dituzue 20ko aleetan saltzen diren bela txiki eta borobilak? Seguru asko etxean horrelako asko dituzue, afari erromantikoetan mahaia apaintzeko edo beharbada soilik gure logelak argitzeko. Bai ezta? Baina kontua da askotan bela eusteko lekua ez dugula, horregatik arazo hori konponduko dugu gaurko sarreran. Gaur ere egingo dugunaren bi eredu ekartzen ditut, oso sinpleak, politak eta gainera aldi berean originalak dira, biak hareez eginda egongo direlako.
Hona hemen lehenengo eredua. Erabiliko dugun materiala hurrengokoa da:
-          Harea
-          Kola
-          Molde bezala erabiliko dugun baso bat
-          Bela bat
-          Apaintzeko zinta
Prozesua oso sinplea da, jarrai nazazue:
Molde moduan erabili nahi dugun plastikozko edalontzia hartuko dugu. Ondoren harea eta kola nahastuz ore homogeneo bat lortuko dugu. Area busti eta heze egongo balitz moduan geratu behar da, beraz kola gehiago gehituko da lortu nahi dugun itxura hori izan arte.
Nahi dugun nahaste homogeneoa lortu ondoren, beste ontzi baten laguntzaz, presioa egingo dugu harea trinkotzeko eta partikulen artean airea desagertzeko. Ondoren, nahasketaren gainean bela sartuko dugu bere forma gelditzeko. Hau egin eta gero harea nahastea moldetik aterako dugu eta egun batez lehortzen uztea beharrezkoa da. Azkenik, behin sikatuta, zinta batekin apainduta oso polita geratuko da eta orain bai, bela sartzeko prest egongo da.
Horrelako itxura bat geldituko da.
Belak eusteko hareazko ontziak
Denbora galdu gabe, goazen bigarren diseinura!
Eskulan honetan ere harea erabiliko dugu gure diseinurako baina beste material bat gehituko diogu, guztiz apaingarria eta originala dena; maskorrak. Udan askotan hondartzan paseatzen den bitartean maskorrak oskolak edota harritxoak biltzen ditugu oroigarri bezala etxera eramateko, baina askotan ez dakigu zer egin bildutako harritxoekin. Horregatik eskulan honetan maskor horiei erabilera bat emango da. Jakin nahi duzue zertan ari naizen? Adi egon!
Ondorengo hauek dira erabiliko ditugun materialak:
-          Maskorrak
-          Harea
-          Beirazko ontzia
-          Kola
-          Pintzela
-           Bela
Pausoak oso errazak dira:
Gure bela eusteko erabiliko dugun beirazko ontzia aukeratu ondoren, kolaren laguntzaz maskorrak itsatsiko ditugu inguruan. (Aholku gisa, ideia ona izango litzateke une bateko kola erabiltzea, horrela maskorrak modu errazago batean itsatsiko dira). Maskor guztiak itsatsi ondoren, ontzian geratu diren espazioak estaltzeko harea erabiliko dugu, horretarako kola botako dugu pintzel batekin eta harea hautseztatzen joango gara. Eta buala!
Maskorrak erabilita bela eusteko ontzi originala
Zein izan da gehien gustatu zaizuen gehiena? Edo biak izan dira?
Hurrengora arte lagunok! Zintxoak izan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario