lunes, 31 de octubre de 2011

Lorontzi originala

Egunon lagunok!

Gustatu zitzaizuen aurreko sarreran aurkeztu nizuen teknika izugarri hori ezta? Ikaragarria da pintura batzuekin espresatu al dena! Zoritxarrez ,teknika hori oraindik ez dago guztiz onartua, askok ez dute begi onez ikusten gorputz biluzi bat erakustearen ideia.
Hau utzita, gure gaurko lanari ekingo diogu. Sarrera honetan ideia oso erakargarria eta originala ekartzen dut eta gainera egiteko oso erraza dena. Zurezko eskalapoi zahar bat loreontzi original eta moderno batean bihurtuko dugu. Sinestezina ezta?  Jarrai nazazue.

Eskulan hau egiteko zailena dena zurezko eskalapoi bat aurkitzea izango da. Baina tira, hau aurkitu ondoren eskulana eginda dago.

Erabiliko dugun materiala honako hau izango da:

       -        Zurezko eskalapoi bat
-          Lixa
-          Pintura
-          Uretan disolbatzen ez den pintura
-          Hormari eusteko kako bat
Hona hemen pauso sinple batzuk:
Eskalapoia zaharra denez lixatu egin beharko dugu, beraz lixa erabiliz, eskalapoiaren inperfekzio guztiak ezabatuko ditugu. Geroxeago, lixak utzitako hautsa kentzeko zapi bat erabiliko dugu.
Ondoren, eskalapoiaren barruko aldea (loreen urarekin kontaktuan egongo den aldea) uretan disolbatzen ez den pintura batekin estaltzea komenigarria izango da, bestela egun gutxitan pintura desagertuko da. Geroxeago, kanpoko aldea margotuko dugu, horretarako gustuko dugun kolore bat aukeratuko dugu, (ni neu kolore bizi bat aukeratuko nuke). Aukeraketa hau egin aurretik, gure lorontzia etxe barruan edo kanpokoan kokatuko den erabaki beharko da, kanpoak koka izatekotan, urarekin disolbatzen ez den pintura batekin margotu behar dugulako.

Pintura lehortu ostean, gure lorontziaren gainazala berriz ere lixatuko dugu, akabera atsegin eta leun bat lortzeko, baina horrek pintura desagertzea ekarriko du, horregatik, beste pintura kapa bat ematea beharrezkoa izango da. Guztiz lehortuta egotean, lorontziaren atzealdean kako bat ipiniko dugu eta edozein tokian kokatzeko prest egongo da. Falta den azkeneko gauza loreak dira, beraz, joan zaitez lore polit batzuk erostera!

Posiblea ez zela uste zenuten ezta? Ba ez, egia dela frogatu duzue, beraz, zapata bat izanez gero, dudarik ez izan, lorontzi bat egin esazue!
Zapata batekin egindako lorontzia
Hurrengora arte eskulangileok!

No hay comentarios:

Publicar un comentario