miércoles, 2 de noviembre de 2011

Graffitiak

Kaixo eskulangileok!
Ziur nago pasaden egunean zapata zahar batekin egindako lorontziarekin harrituta geratu zinetela. Seguru aski eskulana ikusi arte ez zenuten sinetsi lorontzi bat egitea posible zenik. Baina behin baino gehiagotan esan dizuedan bezala, imajinazio pixkatxo bat soilik ez da behar. Tira, gaurkoari ekingo diogu. Sarrera honetan kultura pixka bat tokatzen da, baina gaur ekartzen dizuedan artea oso ezaguna da eta aldi beran oso gai gatazkatsua da. Jakin nahi al duzue zertan ari naizen? Segi irakurtzen.

Graffiti hitzak, baimenik gabe hiri altzarietan margotuak izaten diren pintadak dira, eraikinen hormetan, plazetan, “skate” pistetan eta abar. Hitza italieratik dator eta berez honako hau esan nahi dio: Horma batean harraskatu edo urratu egiten den marka eta inskripzioa da. Horrenbestez,  graffiti askoren mezua edo esanahia politikoa eta soziala izaten da eta hip hop kulturak dituen oinarrizko elementuetatiko bat da. 60. Hamarkadan New Yorken sortu zen mugimendua dela diote batzuk eta aldiz beste batzuk Filadelfian sortutako mugimendu urbanoa dela.
Edonola ere, graffiti hitzak, inperio erromatarrean garaitik hormetan mantentzen diren pintadei deritze.Erromatarren artean oso ohikoa zen hormetan edota zutabeetan pintadak egitea, eta latinez idatzita hainbat aurkitu dira, maitasun aitortzeak, kontsigna politikoak…

Beraz, hau informazio honekin badakigu graffitiak orain dela urte asko agertu zirela eta batzuk oso famatuak bihurtu ziren: Hona hemen bi kasu:
.1888.urtean Londresen, hilketa bat egon zen “Jack el destripador”-rri leporatu ziotena eta inguruan zegoen horma batean odolez idatzita pintada bat aurkitu zuten hau esanez: “The Juwes are not the men that will be blamed for nothing”.  Pintada horri esker hilketak ebatzi ahal zirela argudiatu zuten.
Beste kasu batean, ipar Amerikako tropak Tunezen sartu zirenean, bigarren mundu gerraren garaian, honako pintada hau aurkitu zuten: “Kilroy was here” , (Kirloy hemen egon da). Pintada hau eta gero “Kilroy” hitzak graffiti hitzaren sinonimoa bihurtu zen eta gaur egun leku askotan aurki ditzakegu.

Errotulkiak eta aerosolak ezinbesteko materialak dira, baina horietaz gain marka usteko, mota askotako materialak erabili dituzte, harriak, klarionak, belak, azidoa… Hasiera batean artistak erabiltzen zituzten materialak
Hiru graffiti estilo edo genero daudela azpimarratzen dute: Art Graffiti, slogans, latrinalia.
.Art graffitia, 70 eta 80 hamarkadetan Hip hop musikarekin zerikusia dute. Genero honetan lan egiten dutenak “idazle” moduan izendatzen dira eta haien izenak irudikatzen dituzte modu eta estilo ezberdinak erabiliz.
.Slogans, graffiti publiko bezala ezagutzen dena, guztioi arduratzen gaituen gaiak irudikatuta agertzen dira eta haien iritzia modu natural batean transmititu nahi dute.
.Latrinalia, graffiti pribatu bezala agertzen dena, komunetan egiten diren pintadak dira, ispiluetan, ateetan, hormetan… Askotan hitz solteak agertzen dira, baina beste askotan maitasun aitortzeak edota hausnarketa pertsonalak ere irudikatzen dituzte.

Laburbilduz, graffitiak arte bezala kontsidera daitekeela uste dut, pasaden sarrerako body painting bezala, espresatzeko beste modu bat dela kontsideratu behar da. Askotan metroan nagoen heinean graffitiak begiratzen ditut eta benetan guztiz landuak eta ikaragarriak dira. Edonola ere,  askotan leku publikoetan baimena gabe pintatzeak jokaldi maltzur bat dela pentsatzen dute askok, eta askotan egia da. Inori ez zaio gustatzen bere etxeko horman edo fatxadan pintada handi bat aurkitzea, hori egia da. Horregatik, graffitientzako zuzendutako horma handi batzuk ipintzea herri guztietan ideia ona izango litzateke. Horrela graffiteroak espresatzeko aukera izango lukete eta aldi berean besteon leku publikoak errespetatuko lituzkete.

Bueno eta orain graffiti batzuekin uzten zaituztet.
Duende bat irudikatua

Kolore asko dituen graffitia


Hurrengora arte lagunok! Txintxoak izan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario