domingo, 13 de noviembre de 2011

Artean izandako ibilbidea


Kaixo lagunok!
Post jonetan aurreko sarreran esan nizuen bezala, artearen inguruan nire biografia kontatuko dizuet. Etapa bakoitzean izandako bizipenak azalduz eta obrak erakutsiz. Hor doa!

Gogoratzen dudanez, klaseko momenturik hoberena atsedenaldiaz gain plastika saioak ziren, erlaxatzeko eta burmuinari deskantsua emateko momentua zen, miresgarria benetan.
Oso txikitatik marrazkiak egiten hasi ginen, garai horretan guztiz libreak ziren, ez zegoen inolako irudi erreferente moduan eta irakaslearen laguntza eskasa zen. Horietako marrazki gehienak giza irudiak edo pasaiak izaten ziren. Horrenbestez, etxean ere hainbat marrazki egiten nituen guztiz propioak eta gidatu gabeak zirenak. Gure bizitzaren etapa honetan psikomotrizitate finaz gain, batez ere sormena landu genuela esan dezaket. 
Etxean dudan lehen marrazkia, 3 urterekin eginda

Lehen hezkuntzan aldaketa nabarmenak izan ziren. Hasteko, edozein momentuan marrazkiak egiteko aukera desagertu egin zen, eskulanak eta irudiak egiteko momentu zehatza zegoen, plastika saioak.
Klase hauetan ez genuen inolako testu libururik, hala ere, batzuetan fitxa batzuk betetzen genituen errotulkiak eta margoak erabiliz, betiere fitxetan planteatzen ziren irudiak koloreztatuz. 

Eskulan sinpleekin hasi ginen marrazki libreak bigarren planoan utziz. Eskulanak guztiz gidatuak izaten ziren, izan ere, irakasleak eskulana hasi baino lehen, berak egindako eredua erakusten zigun. Hala ere, esan beharrekoa da, eskulanaren koloreak eta dekorazioa bakoitzaren gusturako uzten zuela. Horrenbestez, irakasleak ematen zigun laguntza eskulanaren zailtasunaren araberakoa zen eta materiala ere irakasleak berak luzatzen zigun.

 DBH-n plastika lan teknikoagoak egiten hasi ginen eta etapa honetan artearen hitz espezifiko batzuk entzuten hasi ginen, hala nola, kartaboia, eskuadra, zuzenkiak, geometria formen izenak eta abar. Dena den, Lehen hezkuntza bezalako metodoa jarraitzen genuen, patroi baten aurrean gure lana sortu, hori zen helburua.
Eskuadra eta kartaboiarekin egindako ariketa


 Gehienetan irudien kopiak egiten genituen, difuminazioa, itzalak eta “puntilismo” teknika erabiliz. Etapa honetan irakaslearen papera nire kasuan bigarren plano batean geratzen zen guztiz. Horrenbestez, artearen jarduera bat landu aurretik beste ariketa batzuk garatzen zirela gogoratzen dut, esaterako kopiak egin aurretik hasiera batean dagokion teknikaren praktika lantzen genuen fitxa erraz batzuen bidez.
Irudi baten kopia, difumnitazio teknika erabiliz.

Bai DBH n eta Lehen Hezkuntzan jarduerak jarraibide bat erakusten zuten, errazenetatik hasten ginen eta bakoitza zerbait lantzeko helburua zuen. Horrek ikastetxearen curriculumarekin guztiz erlazionatuta egongo litzateke. Curriculum horretan Arte hezkuntzan planifikatutako helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak egongo dira eta horren arabera jarduera batzuk ala beste batzuk landuko dira klasean beti helburu horiek lortzeko asmoarekin. Garai horretan ez ginen konturatzen helburu bat ala beste bat  lantzen ari ginela, berez eskulanaren atzetik ezkutua dagoelako, baina benetan zerbait landu nahi da ikaslearengan.

Laburbilduz, artea edo plastika erakusteko modu honek alde positiboak eta negatiboak izan ditzake. Alde batetik, ikasle guztiek patroi bera jarraitzeak oso erosoa da irakaslearentzat, horretaz aparte ikasleek psikomotrizitatea lantzen dute. Baina beste alde batetik ikaslearen sormena guztiz mugatu egiten da, eredu guztiak berdinak izanda aniztasuna galdu egiten da eta horrek nire ustez eragin handia du ikaslearen etorkizuneko ikasketa prozesuan. Esaterako nire kasuan eragina guztiz nabaria izan da. Gaur egun ez naiz batere gai marrazki sinple eta libre bat egiten eta nire irudimena guztiz mugatuta dago. Beraz, plastika saioetan irakasleen aldetik esfortzu eta dedikazio gehiago beharrezkoa da, errazena eredu bat kopiatzea da irakasle eta ikaslearentzat, baina buruari eragitea eta sormena lantzea egokiagoa izango litzateke.
Hau izan da guztia. Hurrengo postan olio teknikaren inguruan egingo dugu.
 
Hurrengora arte! txintxo izan!

Qr kodigoa







No hay comentarios:

Publicar un comentario