domingo, 20 de noviembre de 2011

Erloju ikusgarria

Kaixo eskulangileok!
Gaurko sarreran niri asko gustatu zaidan eskulana aurkeztuko dizuet:  aldizkariekin egindako erloju ikusgarri bat. Benetan oso originala da eta egiteko ere nahiko erreza da. Gaur egun erlojuak, saloia edota sukaldea apaintzeko ezinbesteko objektua da, eta gaur ekartzen dudana apaintzeko aproposena da. Gehiegi luzatu gabe, goazen lana ekiteari!
Erabiliko dugun materiala honako hau izango da:
-          Tamaina bereko 24 aldizkari orri
-          Boligrafo edo lapitza
-          Artaziak
-          Zinta itsaskorra eta gardena
-          Haria eta orratz luzea
-          Hari bordatua
-          Gardenak diren bi disko (Diskoen paketeak babesten dutenak)
-          Kartulina
-          Erlojua funtzionatzeko makineria.
Hauexek dira jarraitu beharreko pausoak. Adi egon!
Lehenik eta behin, boligrafoaren laguntzaz aldizkarien 24 orriak biribilkatuko ditugu, 24 tututxo lortu arte. Ondoren tutu bakoitza heren batean tolestuko dugu.


Geroago haria eta orratza hartuko dugu eta tolestuta dagoen tutuaren zatitik orratza pasatuko dugu, korapilo txiki bat eginez. Korapilo ostean beste tutuak albainutzen jarraituko dugu.  Horrela:
Orratza albainutzearen prozesua

Prozesu bera errepikatuko dugu 24 tutuak lotuta egon arte. Behin tutu guztiak albainututa, tutuekin egindako zirkulu bat lortuko dugu.
Ondoren disko gardena, aldizkarietako zirkuluaren atzean jarriko dugu (hori erlojuaren atzeko aldea izango da) eta pila eta erlojuaren mekanismoa jarriko diogu. Hurrengo pausoa beste diskoa aurrealdean jartzea izango da. KONTUZ, oso inportantea da diskoaren zuloa eta tutuak osatzen duten zuloak bat egitea.

Egingo dugun ondorengo gauza zera da: kartulina zati bat moztuko dugu, aurrealdeko diskoaren gainean kokatzeko. Jarritako mekanismoaren torlojua kartulinatik pasatuko dugu eta soilik erlojuko orratzak kokatzea faltatzen da gure eskulanari amaiera emateko.
Azken emaitza, guztiz ikaragarria

Dudarik gabe oso eskulan berritzailea eta koloreduna da, gure etxea apaintzeko aproposena. Hurrengora arte lagunok! Txintxo izan!


No hay comentarios:

Publicar un comentario