sábado, 5 de noviembre de 2011

Zuhaitz usaintsua eta originala

Egunon eskulangileok!
Dakizuen bezala, gaurko sarreran eskulana ezagutzea tokatzen zaigu. Egingo dugun eskulan hau gainerakoekin konparatuta pixka bat konplikatuagoa da, baina ez pausoak zailak direlako, baizik eta prozesua zertxobait luzeagoa delako. Beraz, tira lehen-bailen hasiko gara denbora galdu gabe.

Gaur proposatzen dizuedan eskulana hau da: fruten azalekin zuhaitz apaingarri eta usaintsu bat egitea. Usaintsua dela esaten dut laranja edo mandarina azalekin egingo ditugulako eta fruta horiek usain gozoa dutelako. Gauza da, fruta asko erabiliko ditugula, beraz, egokia izango litzateke frutekin postre edo mandarinazko tarta bat egitea, bestela fruta asko alferrik galduko litzateke.
Polita ideia ezta? Eta gainera guztiz posiblea eta erreala. Baina pausuak ondo irakurri eta bete behar ditugu, batez ere denboraren kontua fruta labean lehortzean. Goazen ikustera:

Erabiliko ditugun materialak honako hauek dira:
      -          Loreontzi txiki bat
       -          Fruten azala ( Mandarinak edo laranjak)
-          Telgopor materialaren bi esfera
-          Adar txikiak
-          Soka
-          Kuterra
-          Kola
-          Goroldioa
Bete beharreko pausoak honako hauek dira
- Lehenik eta behin telegopor materialaren esfera loreontziaren barruan sartuko dugu sobran dagoena kuterrarekin moztuz. Ondoren kalean nahiz gure etxeko lorategian,  tamaina berbera baina lodiera ezberdina dituzten hiru adar aurkituko ditugu eta hirurak sokarekin lotuz.
-  Telgopor materialari zulo bat egingo diogu adarrak sartzeko eta behar izanez gero kola pixka bat erabiliko dugu. Geroxeago, hasiera batean moztuta zegoen telgopor esfera loreontziari itsatsiko dugu eta egun bat lehortzen utziko dugu.
- Telgopor esfera sikatzen den bitartean, fruten azalak lehortzeari ekingo diogu. Horretarako, mandarina edo laranja frutak moztuko ditugu. ( ataletan moztu behar da, horrela petalo itxura izango dute). Azala bakarrik geratu behar da, beraz, ore eta pulpa guztia kenduko diegu atal bakoitzari. Ondoren, labean lehortzen jarriko ditugu, baina KONTUZ, labea gutxika kontrolatu behar dugu eta tenperaturaren aldetik nahiko baxu egon behar da. 5 minuturo labea zabaldu eta lehortuak dauden atalak ateratzen joango gara. Prozesu hau bi ordu iraungo du gutxi gora behera.
- Fruta azalak guztiz lehortuak ditugunean, bigarren esfera hartuko dugu eta bertan kokatzen joango gara, banan- banan eta kontu handiarekin. Behar izanez gero kola pixka bat erabiliko dugu. Horrela esfera guztia estali egingo da.
- Azkenik, lorontzian goroldio apur bat ipiniko dugu, lorontzian dagoen telgopor materiala ezkutatzeko. Eta buala!

Fruten azalekin egindako zuhaitz originala

Gustatu zaizue ezta? Gainera apaintzeaz gain ere, usan gozo bat usten du etxe osoan zehar.
Hurrengora arte lagunok eta saiatu eskulan hau egiten, merezi du eta!


No hay comentarios:

Publicar un comentario