domingo, 20 de noviembre de 2011

Xaboi birziklatuak!

Egunon eskulangileok!

Pasaden sarreran esan nuen bezala, gaurko honetan eskulanekin jarraituko dugu. Ez dituzue ahaztu ezta? Orain dela asko egiten ez ditugunez… Ziur nago pozik zaudetela berriro eskulanak lantzen jarraitzeko. Gainera gaurko postean guztiz birziklatuta dagoen eskulan bat egingo dugu. Hasiera batean zaila irudituko zaizue baina hitzematen dizuet oso erreza dela. Goazen lanari ekitera!

Xaboi birziklatuak egingo ditugu. Interesgarria ezta? Horretarako, behar dugun gauza bakarra, erabilitako beste xaboietako zati txikiak dira. Askotan xaboi-pastilla ez dugu guztiz amaitzen,  oso itsaskorrak diren zati txikietan bihurtzen direlako. Horregatik gaurko sarreran amaituta utzi ez ditugun xaboi zati horiek bilduko ditugu xaboi birziklatu eta usaintsu batzuk egiteko. Prest?
Hauxe da erabiliko dugun materiala:
-          Xaboi zatiak
-          Labana edo birringailua
-          Lapikoa
-           Molde txikiak edo labea
-          Olioa
-          Egurrezko koilara
-          Belarrak
Hona hemen jarraitu beharreko pauso errazak:
Lehenik eta behin, xaboi zati txikiak hartuko ditugu eta labana edo birringailua erabiliz zati txikiago batzuetan egingo ditugu. Ondoren, zatiak lapikoan sartu, ur pixka batekin, eta “baño Maria” deitzen den teknika erabiliz zatiak urtuko dira. Momentu honetan, nahi izatekotan belar zati txiki batzuk gehituko ditugu, xaboi usaintsu bat egiteko.

Geroxeago, zatiak guztiz urtuta daudenean, moldeak edo labe erretilua erabiliko dugu gure xaboiak egiteko. Moldeak erabiliz gero, olio apur bat botako diogu molde bakoitzari xaboiak ez itsasteko eta labean sartuko ditugu.  Labe erretilua erabiliz gero, masa urtua, erretiluan botako dugu eta xaboia eginda dagoenean karratu formako zatiak egingo ditugu. Baina KONTUZ, zatiak xaboia gogor ipini baino lehen egin beharko dira!
Xaboia guztiz gogortuta dagoenean, moldeetatik kenduko ditugu eta guztiz lehortu arte itxarongo dugu.  Eta listo! Xaboiak eginda daude!
Karratu formako xaboiak

Benetan oso ideia interesgarria iruditzen zait, gainera dekoratuz gero, oso opari aproposa eta originala izan daiteke, beraz animatzen zaituztet egiten.

Hurrengora arte lagunok! Ondo izan

No hay comentarios:

Publicar un comentario