domingo, 27 de noviembre de 2011

Urrezko izarrak egiten!

Kaixo eskulangileok!
Ondo dakizuenez, Gabonak oso hurbil ditugu, izan ere,  gure herri eta hirien kaleak argi eta Gabonetako elementuez jadanik apaintzen ari dira alegia. Egun hauek eskulanak egiteko oso garai aproposa izaten da, denbora libre gehiago izaten dugulako. Gainera, egunak oso hotzak direnez, askotan etxean geratzen gara familiarekin, beraz momentu ikaragarria da familia guztiarekin batera eskulanak egiteko, ezta?
Sarrera honetan Gabonetan gure etxea apaintzeko elementu bat egingo dugu, birziklatutako materialarekin noski. Latak erabiliz, urrezko izar bat egingo dugu, edozein lekuan jartzeko balio duena. Jakin nahi duzue nola egiten den? Jarrai nazazue.

Erabiliko dugun materiala honako hau izango da:
-          Latak
-          Inprimagailua
-          Artaziak
-          Labana
-          Erregela
-          Urre koloreko “spray”
-          Iltze bat
-          Mailua
Jarraitu beharreko pausoak hauek dira, oso errazak:
Egingo dugun lehenengo gauza izarraren txantiloia marraztea eta moztea izango da.

Hurrengo pausoa latak moztea izango da. Laukizuzen forma izan beharko dute, horretarako laten muturrak moztuko ditugu.
Hasieran moztutako txantiloia erabiliko dugu latekin aluminiozko izarrak egiteko. Izar asko moztuko ditugu gure etxea apainduagoa egoteko.  Aluminioan marraztutako izarrak moztuko ditugu ingerada jarraituz.

Behin aluminioa moztuta dagoenean, izarra non tolestuko den markak egingo ditugu. Horretarako erregela baten laguntzarekin markak egingo ditugu hurrengo eskema jarraituz:
Izarra tolesteko jarraitzeko eskema

Oharra: Marra jarraituak alde batera tolestuko dira eta marra etenak berriz kontrako aldera.
Erregela baten laguntzarekin izarrak hobeto tolestuko dira eta puntazko objektu batekin erdiko atalak hobeto geratuko dira. Behin tolestuta ditugunean, urre koloreko spraya erabiliz izarrak margotuko ditugu. Bi kapa ematea beharrezkoa izango da, azpiko aluminioa ez ikusteko.
Azkeneko pausoak mailu batekin iltzea kokatzea izango da eta honekin gure eskulana amaituta egongo da eta gure etxean kokatzeko prest egongo da.
Honelako itxura izan beharko dute:

Apaintzeko prest dauden izarrak

Gustatu zaizue? Oso eskulan erraza eta apaingarria da eta egun hauetan oso aproposa ere.

Hurrengora arte lagunok! Txintxo izan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario