miércoles, 9 de noviembre de 2011

Marrazkiak etapa ezberdinetan

Kaixo lagunok!
Gaur dakizuen bezala kulturaren txanda da, izan ere, pasaden egunean egin behar izan genuen, baina esan nizuen bezala, itsulapikoaren eskulana erakusteko gogo handia nuen.
Post honetan umeen lehenengo marrazkiei buruz hitz egingo dugu. Oso interesgarria da ikustea nola prozesu eta eboluzio bat dagoela marrazkietan.  Umeek fase desberdinak izaten dituzte eta horien arabera haien marrazkiak osatuz doaz. Hau da, handitzen diren heinean haien marrazkiak hobetzen joaten dira. Hau guztia azalpen sinple bat du; garapen fisko eta psikomotorea.  Umeek bi garapen hauek lortuko dituzte poliki- poliki.
Hasiera batean burmuinaren garapena ematen da eta hori dela eta psikomotrizitate astuna eta arinaren aurrerakuntzak ematen dira, lege zefalo-kaudala eta lege proximo-distalari esker. Baina koordinazio prozesua ez da 6-7 urterarte lortuko. Bi garapen hauez gain hirugarren bat dago; grafomotrizitatearen garapena. Honetan marrazkien kontuak sartzen dira.
.18 hilabeteekin bere “lehenengo trazoak” ematen dira. Normalean sorbaldatik hasitako mugimendua izaten da edo ukondotik sigi-saga.
. 2 urterekin eskumuturretik irudi biribilak egiten dituzte. Zirkulua gizaki irudia hartzen hasiko da. Haien  marrazkiak zapaburu antzekoak izaten dira. Burua islatzen duen zirkulua eta hemendik ateratzen diren makilak. Begiak eta ahoa ere garai honetan agertzen dira, baita sudurra ere bai. Giza irudiari ilea ere jarriko diote.
. 2 eta erdi-3 urte bitartean marrazkiei esanahia ematen hasten dira baina aurretik ez dute pentsatzen zer egingo duten. Marrazkia egiten ari diren bitartean, bururatuko zaie zer den.
. 3-4urte bitartean umeek irudikapen kontzientearekin eta asmo argiarekin hasiko dira marrazten. Giza irudietan besoak agertuko dira, burutik ateratzen diren makilak dira.
.4 urterekin giza irudiaren figura luzatu egiten da gorputzaren agerpenarekin. Aurpegiko ezaugarria ere agertuko dira. Enborra hemen agertzen da baina itxura baino ez da, batzuetan ere txirrina marrazten da.
Gorputza luzatu eta makil antzeko besoak agertuko dira

.5 urterekin marrazkiak giza itxura gehiago du. Enborra dago, eta bertan beso eta zangoak jartzen dira. Belarriak ere ageriko dira proportzionalki oso handiak direnak. Begiek ingurua hartzen dute eta pupila ere jartzen dute. Horrenbestez, zango eta besoek bi dimentsioetakoak izaten dira eta eskuek atzamar zenbaki zuzena edukiko dute. Enborra zabalduz doa eta luzatu egiten da, burua baino handiago izatera heltzen delarik.
Askotan botoiak arropa baino arinagoa agertzen dira, hala ere arropen lehen osagarriak agertzen dira, hala nola, kapela, oinetakoak, prakak… Gainera, etapa honetan giza irudiak mugimendua hartzen hasten da.
Arropa gehituko dute haien marrazkietan

.6 urterekin giza irudiak guztiz osatuagoak dira:  Eskuak besoen azkenetan jartzen hasten dira.Horrenbestez, mugimendua agertu daiteke, posizio ezberdinak jarriz. Gainera fase honetan emakume era gizonaren arteko desberdintasunak agertzen dira.
Mugimendua nabariko da marrazkietan

Marrazkien bitartez haurrengandik informazio asko atera daiteke. Haurrak bere garapenean egiten dituen giza-irudien arabera, haurraren garapena ikus daiteke, bai heltzearena eta bai adimenezkoa. Nortasuneko ezaugarriak ezagutzeko ere baliagarria da.
Giza irudiaren garapenak zerikusi handia du norbere irudiaren formakuntzarekin, hau da, pertsona bakoitzak bere gorputzari buruz eta mundu sozial eta fisikoari buruz duen barne kontzepzioa, pertzepzioa, besteen iritzi eta norbere buruaren onarpenetik sortzen den kontzepzioa ikus edo ezagutu daitekeelako.

 Hau izan da gaurko guztia.

Hurrengora arte lagunok!

No hay comentarios:

Publicar un comentario