domingo, 6 de noviembre de 2011

Itsulapiko dibertigarria

Kaixo eskulangileok!

Ondo dakizuen bezala, sarrera honetan arte kulturaren txanda da, baina aldaketa bat egitea pentsatu dut. Pasaden egunean sarean nengoen bitartean eskulan oso interesgarri eta polit bat aurkitu nuen eta gaur zuekin konpartitzeko gogo handia dut. Gainera oso sinplea da eta batez ere oso erabilgarria. Pista bat emango dizuet: Gure bizitzan oso erabilgarria eta balio handia duen zerbait gordetzeko balio du.
Ez duzue imajinatzen zertan ari naizen ezta? Itsulapiko original bati buruz ari naiz, eta gainera txerri forma du honek. Harrigarriena da, plastikozko botila bat transformatzean sortuko dela.  Bueno lanari ekingo diogu.

Erabiliko ditugun materialen zerrenda:
   - Plastikozko botila bat

   - Arrautzak gordetzeko kartoia
   - Egunkariak
   - Zinta itsasgarria
   -  Lixa
   - Pintura zuria
   - Beltz koloreko papera
  - Kuterra
  -Irina eta urarekin egindako nahasketa
Hona hemen pauso sinple eta errez batzuk:
. Lehendabizi egingo duguna plastikozko botila garbitzea eta ondo sikatzea izango da. Ondoren arrautzak gordetzen diren kartoia hartuko dugu, txerritxoaren lau hankak egiteko. Horretarako, arrautzen euskarriak izaten diren lau kartoi zatiak moztuko ditugu eta zinta itsasgarriaren laguntzarekin, botilari itsatsiko ditugu, finko mantenduz. Geroxeago, txerriaren belarriak izango diren ereduak egingo ditugu eta kartoi baten gainean marraztuko ditugu botilan itsatsiz. Txerriari buztana jartzeko, egunkariaren horri bat moldeatuko dugu buztanaren forma lortu arte eta botilaren atzeko aldean kokatuko dugu.
Behin txerriaren gorputz atal guztiak kokatu eta gero, botila paperarekin forratu behar da. Horretarako irina eta urarekin masa homogeneoa bat prestatuko dugu. Ondoren, egunkariaren papera tiretan moztuko ditugu eta aurretik egindako masa, kola moduan erabiliz, botila osoa forratuko dugu. (Aholku gisa, hobe da prozesu hau birritan errepikatzea, horretarako papera egun bat sikatzen utzi beharko da bigarren kapa emateko).
Behin botila guztiz forratuta eta lehortuta egonda, txerritxoa lixatuko dugu geroago pintura zuriz margotzeko. Beltz koloretako paperekin itsulapikoa dekoratuko dugu. Edonola ere, beste koloreekin margotzea posiblea izango litzateke.
Falta den azkeneko gauza dirua sartzea izango da, beraz, kuterra erabiliz, zulo bat egingo diogu botilari. Eta listo! Orain ez duzue inolako aitzakiarik ez aurrezteko.
Txerri itxura duen itsulapikoa

Hurrengora arte. Ondo izan!




No hay comentarios:

Publicar un comentario