lunes, 14 de noviembre de 2011

Oleo teknika

Arratsaldeon lagunok!
Aurreko sarreretan nire eskulanetan eta nire esperientzian gehiago zentratuko naiz ikusi duzue ezta? Ba gaur ere, nire pintura klaseak azaltzeko eta nire obrak erakusteko postaren lerro batzuk erabiliko ditut.
Pasaden eguneko postan esan nuen bezala, gaur oleo teknikaz arituko gara. Seguruaski denok entzun dugu teknika horren inguruan, pintura edo hobeto esanda arte munduan oso ezaguna baita. Ba tira, goazen zertxo bat ikastera
Esaten nizuen bezala, olio teknika orain dela pilo urte ezagutzen da, XV. Mendetik pinturan dagoen teknikarik piktorikoena da. Teknika honen elementu nagusiena izenak adierazten duen bezala olioa da. Olio oso koipetsuak erabiltzen dira eta gehienbat linaza olioa izaten da, lihotik aterata. Trementita esentzia ere oso erabilia da kolorea aplikatzeko.
Oleo teknika oso aberatsa da eta oinarri asko erabili daiteke, hala ere, oikoena mihisea da, Barroko garaitik erabilia izan dena. Mihiseak egiteko erabiltzen den materiala lihoa eta kalamu oihalak dira.

Oleo teknikan bi modutan egin daiteke, alde batetik “alla prima” metodoa dago. Honetan pintura zuzenean aplikatu egiten da mihisean, oso metodo arina da, irudiaren zirriborroa egiten ez delako, baina aldi berean esperientzia eta maila oso altua eskatzen du, profesionalen maila dela esan dezakegu.
Beste aldetik, kapen teknika dugu, nik neu egiten nuen metodoa. Honetan hasiera batean ikatz-ziria erabiliz irudiaren zirriborro bat egiten da mihisean bertan, hau da irudiaren forma lortzen da, lehen kapa dena. Ondoren bigarren kapa dator, eta honetan pintura ematen hasten da, lortu nahi dugun emaitza izan arte. Behin pintura sikatzen denean, normalean, berniza kapa bat ematen zaio, koadroa distira egiteko.
Oleo teknika horrela azalduta oso erraza dela dirudi baina benetan lan handia eskatzen du. 6 urte nituela pintura klaseetara apuntatu nintzen. Hasiera batean, collageak, marrazkiak eta ikatz ziriarekin nire lehenengo paper obrak egiten nituen. Geroago, irakasleak mihisean margotzeko prest ikusi zidanean, lanari ekin nion. Asko gustatzen zitzaidan koadroak margotzea eta batez ere koloreekin nahasketak egitea.

Bueno lagunok, hau izan da guztia gaurkoz, hurrengo egunean eskulanak ekarriko ditut berriro ere. Edo ahaztuta zenituzten?
Nire obra batzuekin uzten zaituztet:
Nire lehenengo koadro bat
Egin nuen azkeneko koadroa, zailena izan zena
Hurrengora arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario