sábado, 12 de noviembre de 2011

Bertsio ezberdinak egiten!

Arratsaldeon lagunok! Post honetan eskulanekin jarraituko dugu. Gaur ekartzen dizuedan lana pixka desberdina izango da, baina aldi berean berezia da nik neuk egindako lana delako.

Velazquez artista ezagutzen duzue ezta? Eta bere menina koadroa? Seguru aski baietz. Gauza da, Bilboko kale batean Velazquez koadroaren bost meninak eskultura moduan jarri zituztela, osatzen zuten estanpa oso bitxia zenenez, argazki bat atera nien eta argazki horren bertsioak egiten hasi nintzen. Hona hemen bost eskulturen argazkia:
Meninak Bilbon
Irudi hau hartuta diseinatzen eta bertsio ezberdinak egiten hasi nintzen.
Hasiera batean zirriborro sinple bat egin nion, soilik eskulturen ingerada seinalatzen eta detaile sinple batzuk eginez:
Lehen zirriborroa


Hurrengo batean, lehenengo zirriborroa baino detaile gehiago zituen hurrengo bat egin nuen, koloretako arkatzekin margotuz.
Zirriborroa koloretako arkatzekin margotuta
Ondoren, paperetik altxatzen diren meninak egin nituen. Horretarako kartoi batean eskulturen forma marraztu nuen. Moztu eta gero, apaintzeari ekin nion. Aldizkariekin, kotoi edo oihalak erabiliz guztiak forratu nituen. Base batean eusteko, atzekaldean kartoi zati bat itsatsi nien.

Kartoizko meninak
Azkenik, hiru dimentsiotako meninak egitea pentsatu nuen. Hala ere, bertsio ezberdin bat egitea ausartu nintzen, eta meninei forma aldatu nien. Plastilina erabiliz, oso dotore ziren panpin batzuk egin nituen. Prozesua honako hau izan zen:
Lehenik eta behin kartoian eskulturen forma marraztu nuen. Ondoren plastilina erabiliz, kartoia guztiz estali nuen eta zotzak erabili nituen besoak eta lepoa egiteko. Guztiei koloretako kamisetak egin nien eta osagarriak eransteko aldizkariak erabili nituen. Hona hemen lortu nuen emaitza:
Hiru dimentsiotako meninak

 Bueno eskulangileok, irudi honekin agurtzen naiz. Hurrengo eskulanean artearen inguruan, nire biografia idatziko dizuet, hau da, txiki txikitatik egindako marrazkiak ekarriko dizkizuet eta eskolan zehar egindako lanak eta ikasitako teknikak ere.

Agur bero bat! Hurrengora arte!


No hay comentarios:

Publicar un comentario